Viajes

Cavatren

ANAFeko kideak Cavatren-en

Aste Santuan ANAFeko zenbait kide SantSadurni d’Anoiako Celler Vell  upategia bisitatzera joan ziren.

Upategi horretan H0 eskalako maketa eder bat dago, Penedés-a, mahastiak jaun eta jabe dituen geografia eta bailara eta Sant Sadurni inguruak zeharkatzen dituzten trenbideak oinarri dituena. Maketak loturarik gabeko bi zirkuitu (bata, “abiadura handikoa”, eta bestea, arrunta), sei trenbideko bi geltoki ezkutu (trenak gordetzeko erabiltzen direnak), eta matxurak gertatuz gero talkak saihesteko kantoiak ditu. Maketako desbideratze, semaforo, geltoki ezkutu eta ibilbide guztiak ordenagailuz kontrolatuta daude, Win-Digipet Premium Edition programaren bidez.

Bitxikeria gisa, aipatzekoa da ibilbide eta geltoki ezkutuetan erabilitako trenbidea Kato markakoa dela, balastoduna.

Azken ukitu gisa, maketak dekorazio ederra du; upategiaren inguruetako xehetasunak jasotzen ditu, eta ikuslearen arreta erakartzen duten detaile txikiak ez dira falta (upategia bera, H0 eskalan egindakoa, edo xehetasun osoz egindako mahastiak, besteak beste). Trenen zirkulazioa egokiro sekuentziatuta dago, bisitariei monotonoa ez gertatzeko moduan.

Federación Española de las Asociaciones de Amigos del Ferrocarril

ANAF Trenbidearen Lagunen Elkarteen Espainiako Federazioaren 54. Biltzarrean

Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra bitarte, Trenbidearen Lagunen Elkarteen Espainiako Federazioaren 54. Biltzarra egin zen Madrilen eta inguruetan, eta ANAFeko hiru kide (Aurelio, Alex eta Markus) joan ziren bertara. Egitarauaren baitan, hainbat jarduera gauzatu ziren: bi bisita (bata, LasMatas-eko Talgofabrikara, eta bestea, LasMatas Elkartera),Segoviarainoko bidaia “Tren de los Ochenta” delakoan, eta ondoren, bisita gidatua hirian barrena, eta bertako gastronomiaz gozatzeko aukera.

Egitarauari amaiera emateko, Arganda del Rey-ko bide estuko trenbideen museora joan ziren, eta Colmenar de Orejako upategi batean ardo dastaketa egin zuten. Madrilera bueltan, 5 hazbeteko lurrun-makinez gozatzeko aukera izan zuten biltzarreko parte-hartzaileek, eta ondoren afaria, Delicias Museoko nasa nagusian (afaria Delicias-eko Vapo rVivo parkeko bazkideek prestatu zuten). Afaldu aurretik, trenbidea protagonista izan duten zinemako eszena ospetsuak proiektatu ziren, eta baita Buster Keatonen film mutu bat ere, zuzeneko piano doinuz girotuta.

Egitaraua eta antolakuntza bikainak izan ziren, eta eguraldia ere lagun izan zuten; lastima bazkide gehiagok parte hartu ez izatea.