ANAF Trenbidearen Lagunen Elkarteen Espainiako Federazioaren 54. Biltzarrean
Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra bitarte, Trenbidearen Lagunen Elkarteen Espainiako Federazioaren 54. Biltzarra egin zen Madrilen eta inguruetan, eta ANAFeko hiru kide (Aurelio, Alex eta Markus) joan ziren bertara. Egitarauaren baitan, hainbat jarduera gauzatu ziren: bi bisita (bata, LasMatas-eko Talgofabrikara, eta bestea, LasMatas Elkartera),Segoviarainoko bidaia “Tren de los Ochenta” delakoan, eta ondoren, bisita gidatua hirian barrena, eta bertako gastronomiaz gozatzeko aukera.
Egitarauari amaiera emateko, Arganda del Rey-ko bide estuko trenbideen museora joan ziren, eta Colmenar de Orejako upategi batean ardo dastaketa egin zuten. Madrilera bueltan, 5 hazbeteko lurrun-makinez gozatzeko aukera izan zuten biltzarreko parte-hartzaileek, eta ondoren afaria, Delicias Museoko nasa nagusian (afaria Delicias-eko Vapo rVivo parkeko bazkideek prestatu zuten). Afaldu aurretik, trenbidea protagonista izan duten zinemako eszena ospetsuak proiektatu ziren, eta baita Buster Keatonen film mutu bat ere, zuzeneko piano doinuz girotuta.
Egitaraua eta antolakuntza bikainak izan ziren, eta eguraldia ere lagun izan zuten; lastima bazkide gehiagok parte hartu ez izatea.

