1 February, 2019
In
Trinitarios
Gutxiago falta da Trinitarios-eko Tren Parkearen amaierarako
Iruñeko Udalak 56.967,79 euroko aurrekontua duen garaje bat eraikitzeko kontratua eskeini du. Solairu bateko eraikuntza izango da eta parkeko lokomotora eta bagoiak gorde eta konpontzeko erabiliko da.
56,65 metro karratuko garajea izango da, hormigoizko zimendatzea izango du eta metalezko uhal eta habeez estaliko da. Eraikuntza ur-horniketa, saneamendua, ureztatzea, instalazio elektrikoa eta herriko argiak bideratzen dituen proiektu gehigarri batekin osatzen da. Lanak esleitu eta ger hiru hilabetetan bukatuak behar dute.

