trenes 5 pulgadas Tag

Federación Española de las Asociaciones de Amigos del Ferrocarril

ANAF Trenbidearen Lagunen Elkarteen Espainiako Federazioaren 54. Biltzarrean

Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra bitarte, Trenbidearen Lagunen Elkarteen Espainiako Federazioaren 54. Biltzarra egin zen Madrilen eta inguruetan, eta ANAFeko hiru kide (Aurelio, Alex eta Markus) joan ziren bertara. Egitarauaren baitan, hainbat jarduera gauzatu ziren: bi bisita (bata, LasMatas-eko Talgofabrikara, eta bestea, LasMatas Elkartera),Segoviarainoko bidaia “Tren de los Ochenta” delakoan, eta ondoren, bisita gidatua hirian barrena, eta bertako gastronomiaz gozatzeko aukera.

Egitarauari amaiera emateko, Arganda del Rey-ko bide estuko trenbideen museora joan ziren, eta Colmenar de Orejako upategi batean ardo dastaketa egin zuten. Madrilera bueltan, 5 hazbeteko lurrun-makinez gozatzeko aukera izan zuten biltzarreko parte-hartzaileek, eta ondoren afaria, Delicias Museoko nasa nagusian (afaria Delicias-eko Vapo rVivo parkeko bazkideek prestatu zuten). Afaldu aurretik, trenbidea protagonista izan duten zinemako eszena ospetsuak proiektatu ziren, eta baita Buster Keatonen film mutu bat ere, zuzeneko piano doinuz girotuta.

Egitaraua eta antolakuntza bikainak izan ziren, eta eguraldia ere lagun izan zuten; lastima bazkide gehiagok parte hartu ez izatea.

I Encuentro de Trenes de 5 pulgadas

ANAFen 5 pulgadatako trenen topaketa Iruñean

ANAF-ek 5 pulgadatako trenen topaketa antolatuko du lehen aldiz Iruñan, Udaletxea, Caja Rural eta Diario de Navarraren laguntzrekin.

Topaketa datorren Ekainaren 11an izanen de Bosquecillon, goizeko hamaiketatik  eguerdiko ordubitara eta atsaldeko bostetatik zortzietara. ANAF-eko kideez gain, beste hainbat lurraldeetako elkarteak ere parte hartuko dute. Zirkuitoak ANAF-ek ohikoa den eguberrietako erakustekan Baluarten jartzen duen ibilbidea gogoraraziko du

I Encuentro de Trenes de 5 pulgadas

ANAF-ek antolatutako 5 hazbeteko Lehen Topaketan arrakasta handia

1000 pertsonatik gora ibili ziren pasa den larunbatean ANAF-ek Bosquecillo parkean jarri zuen 5 pulgadatako tren zirkuitoan. Jaka, Gipuzkoa, Madril eta Balentziko tren elkarteetako ia 30 kidek ere parte hartu zuten beraien materialarekin.

Benetako lurrunezko lokomotorak martxan ikustea bereziki interesgarria izan zen, txiki eta heldueltzat.

Ekintza honen helburuetako bat horrelado eraikuntzak Iruñan aisialdirako eta turismorako izan dezaketen erakarpena erakustea izan da. Orain dela urte batzu, bada ANAF-ek bultzatutako proiektu bat  “Parque de Trinitarios”-en horrelado ezaugarriak dituen parke bat eraikitzeko, non 5 pulgadatako tren ibilbide bat eta baita Museo, Kultura, Hezkuntza eta Aisialdirako eskaintza izanen den. Gainera, Nafarroako Natur Bideen informazio gunea ere egongo da bertan, Plazaola eta Irati ibilbideak erakutsiz

vapor vivo de Riba-Roja

ANAF Riba-Roja (Valencia)-ko 5 pulgada eta baporea bizirik topaketan

ANAF- eko lau partaidek parte hartu dute Riba-Roja (Valencia)-ko 5 pulgada eta baporea bizirik topaketan, estatu mailan ospatzen den garrantzitsuenetakoa. Bertan 18 elkartek parte hartu dute el 30 makina baino gehiago martxan jarri dira, horietako 10 baporezkoak.

Entrenamendu ona izan da datorren udan zabaltzea espero dugun Trinitarios-eko tren parkerako

Una pequeña delegación de 4 socios de ANAF ha participado en el encuentro de 5 pulgadas y vapor vivo de Riba-Roja (Valencia), uno de los más importantes de los que se celebran en nuestro país, ya que participaron 18 asociaciones españolas y circularon más que 30 maquinas, 10 de ellas, de vapor real.

Un  buen “entrenamiento” para el futuro parque del tren de Trinitarios de Pamplona, que esperamos sea inaugurado el verano próximo!

cochera del parque de Trinitarios

Gutxiago falta da Trinitarios-eko Tren Parkearen amaierarako

Iruñeko Udalak 56.967,79 euroko aurrekontua duen garaje bat eraikitzeko kontratua eskeini du. Solairu bateko eraikuntza izango da eta parkeko lokomotora eta bagoiak gorde eta konpontzeko erabiliko da.

56,65 metro karratuko garajea izango da, hormigoizko zimendatzea izango du eta metalezko uhal eta habeez estaliko da. Eraikuntza ur-horniketa, saneamendua, ureztatzea, instalazio elektrikoa eta herriko argiak bideratzen dituen proiektu gehigarri batekin osatzen da. Lanak esleitu eta ger hiru hilabetetan bukatuak behar dute.