Trinitarios

5 pulgadatako tren gidatuen II topaketa arrakastatsua Iruñan

5 pulgadatako tren gidatuen II topaketa arrakastatsua Iruñan

Ekainaren 24en, larunbata, 5 pulgadatako tren gidatuen II topaketa izan zen Iruñan, ANAF-ek antolatua, Iruñeko Udaletxea, La Caixa eta Diario de Navarraren laguntzarekin. JAca-ko Burnibide Lagunen Elkarteak ere parte zuen beraien trenbide eta trenekin.

300 metrotik gorako ibilbidean lokomotora desbesdinak ibili ziren egun guztian, bai baporezkoak zein gasolinazkoak eta baita elektrikoak ere, 1000 pertsonatik gora ibili zirelarik.

ANAF-eko partaideez gain, veste burnibide elkarteko lagunen laguntza izan genuen, Ribarroja (Valencia), Manresa eta Barcelona (Cataluña), Collado-Villalba eta Madrid (Madrid)-ekoak.

Hurrengo topaketa Trinitarios-eko burnibide parke berrian ospatzea espero dugu!

cochera del parque de Trinitarios

Gutxiago falta da Trinitarios-eko Tren Parkearen amaierarako

Iruñeko Udalak 56.967,79 euroko aurrekontua duen garaje bat eraikitzeko kontratua eskeini du. Solairu bateko eraikuntza izango da eta parkeko lokomotora eta bagoiak gorde eta konpontzeko erabiliko da.

56,65 metro karratuko garajea izango da, hormigoizko zimendatzea izango du eta metalezko uhal eta habeez estaliko da. Eraikuntza ur-horniketa, saneamendua, ureztatzea, instalazio elektrikoa eta herriko argiak bideratzen dituen proiektu gehigarri batekin osatzen da. Lanak esleitu eta ger hiru hilabetetan bukatuak behar dute.